XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aspaldidanik gertatzen zenaren aztarra edozeiñek zekien, eta ez gutxiñen Otsaarte ta Sandrati-ko ardura zeukaten Giputz muga-zaiñek.

Alaere ordea, gabeko orduetan oe-zuria bigunago izaki, edo-ta iñorekin txar egin nai ezak, agian eskupekoek pozturik, ikuspegia batekoz-beste aldatzera oituek bai zeuden, ta zuzmurrak-zuzmur, batzuek eta besteek leenetan zirauen.

Gaindikoek ordea, azpi-jan usaia ongi arturik, eta aldi luzean buruan aztarka jardun ondoren, agindu zorrotza ematera beartu ziren, eta ogipekoek legepera erori bear, baldin eguneko irabazi apurra galdu nai ez bazuten.

Pipertuek zebiltzan aro artan ziralazko muga-zaiñek, norbait larrutu bear bailuketean.

Arteraiñoan oitu ez bezela, gabeko ordu astunenak, sarritan gau-giro makurrari aurpegi emanaz, utsean-putzean egon bearrak gogaituek noski, katu eiztaria sagu gose bezelatsu zebiltzan batekoz-besteko, edozein ordutan, eta edonori atzamarrak botatzeko amorruz.

Illargia ari medar zen gau illun artan ere, sarritan oi bezela Sandratiko basapeetara jo zuen muga-zain bikoteak.

Bat besteakandik urrutira barik, baiñan leizetiko irteera zaintzeko erara izkutuan kako egin zuen bi aietan batek.

Beeraxeago mendi mokorrean ziren pago tartaka batzuek babes zituelarik bigarrenak.

Ain zuzen, elkarri eginbearreko su-arri kiñuek aixa artzeko tankeraz jarri ere.

Egona luze, ta aspergarri zijoakien.

Gabeko amarrak... Amabiek... Ordubiek... Orduek joan, orduek etorri....

Txistik ere ez sentitzekorik ezereztasun illun artan.

Asarrearen beroa bera ere baretuaz, edo-ta, egoeraren leloak ozkirriturik, ao-zabalkakoek eta auek lokamux gilia, gerozaz nagiago zijoazen gau-txori etsi aiek.